XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Espazioaren kontzepzio-mota bat adierazten dute, sakonera ezberdineko planoak eta erliebe gutxiago edo gehiagoko modelatua erabiliz lortua, eta perspektiba arkitektonikora ere inguratzen dira.

Erliebe-mota hau monumentuak ornamentatzeko erabiltzen da baina berezko izaera lortzen duela esan behar da.

Honen adibide ditugu: garaitza-arkuak (Tito-rena eta Constantino -rena), aldareak (Augusto-ren Ara Pacis-a) eta sarkofagoen aurrekaldeak (Ludovisi sarkofagoa).

Erliebearen tratamendu berezia egiten da Trajano-ren koloma-n, behetik gora zinta moduko kontaera jarraian eszenak bata bestearen segidan jartzen bait dira, eszena bakoitzaren osotasuna (hasiera eta bukaera) konposizio-bide soilez lortuz.

Erliebeen eremuan sartu behar da Euskal Herriko hilarri eta inskripzioen saila, latinezko idazkiak badituzte ere hemen bertako kulturaren lekukotzat har daitezkeenak; aipagarrienak dira: Oiartzun-go Andrearriaga hilarria, Markinez-ko erliebea, Arabako Kanpezu-ko harria, Gastiain-go estela, Aibar-ko aldare-harria, etab.

C) PINTURA ETA MOSAIKOA

Pinturak eta mosaikoak toki aparta izan zuen edifizio erromatarren dekorazioan eta V. mendetik aurrera eskultur erliebearen funtzioa beteko du.

Astoko-pinturak galdu bazaizkigu ere, fresko-pinturak ailegatu zaizkigu Erroma eta Italia-ko hainbat etxe eta hilobitan jasoak.

Antonio Pio-ren kolomaren erliebea.

Teseo eta Minotauro II. mendeko errromatar mosaikoa.